XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oroimen osasungarriak (ANIMEN EGUNA URRERATZEIAN).

Nik ez dakit izperringi orretako irakurle guzi-guziak gogo onez irakurriko dituzten or goian ipiñi ditudan oldozpen sakon eta eder oiek, baño bildur eta ikara pizka bat ematen baldin badute ere, ukatu ezin litekeana da geroko orrek indar aundia izan duala beti gizona bere neurrian eukitzeko.

Orregaitik Deun edo Santuak ain itsatsi eta ezarrita zeukaten euren biotzetan eriotzaren oroimen osasungarria.

Egia da gure egunetan batez ere, ikaragarrizko alegiñak egiten dirala eriotzaren gomutarik ere gelditu ez dedin gizartean, baño dan dana alperrik, bada au aurrera eta aurrera dijoa jaramonik ere egin gabe gizonen iritzi eta esanai....

Guregana ere elduko da berau.

Gu ere ikusi bearko gera Epaikari zorrotz orren aurrean emen izan ditugun asmo txar eta on, egintza txar eta on guzi-guziak lagun ditugula.

Une ikaragarria benetan.

Eta orduan geroagorako eta geroagorako utzita ezer egin gabe an aurkezten diranean.

¿Zer esan?.

¿Zer?.

ONALDE.